XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egiaz.

- Bena ezin zuan, halere, Logroñoko ormetan galtzen ahal.

Are nekezago bere ziegatan hezurtu gosearen zauritan.

Ba dakik baina!.

Ezta Avellanedaren ankerkeriatan, Del Valleren itsumenetan edo Salazar hotzaren ahulezitan (jende azkarrak ukan ohi duen herabetan, alegia).

Sena ez diagu galdu, Adur, ez Auritzeko, ez Sarako, ez Durangoko edo Ezpeletako sutzarretan.

Ezin galduko genian Zakurripurdikotan!

Izan ere, gureak, ez zian epaile beldurtien ikararik luzaroago irauteko.

Harri egina zelako gure iraupena, eta harria baizikako egiarik ezin duk burdinaren ezineramana apurtzerainoko ugerrak sendoagotzen duen harria, bestalde.

Huraxe hain zuzen, Adur, lezez leze ohoretua eta sorginez sorgin irmotua.

Windsor, Blockula, Poitiers eta Salem lekuko labe baita.

De Lancre joan zuan, baina gu hemen gaudek! - zu batik bat - Eta hi.

Besterik ba da, halaber, zuen habian, zuen etxategian: zeren goizeroko egunetariko zazpigarrenean (domeka deritzote bekaizti hauek) otoitzak gorantz igortzen zituztenkal, edo zuen aurkako eraiki batzar berri horietako eskilek ukitu bestez barrura belaunikatu haragi arolen antzutasuna igarri orduko; nahiz otoitz malgu gezurtien berneirrikek hitzez hitz amatatu aiherrak sotanapetik ilkhi bezainez eta oihartzun gurentzen diren bakoitzean, ziur, oihu bat sortzen bait da, oihartzunaren zintzat, Ortzi goibeltzen duen deihadar itsu bat.

Orduan hits gentzuena, Xaxi, triste nozituko eta nigarti sinesten ere bai.

- Eta haur salhatzaile haien gezurrak ez gaituztean atzipetuko.

Bai ordea Inkisidoreei iruzur egin.

Logroñoko suz piztu ziren, gura zutelako Zakurripurdin sort zedin Xaxi berriren bat heien aisitan jostatzeko, jostatzen haiek zekiten eran, hau da, eginkizunak banatu, berak onuragarriena aukeratu eta kuika bailitzan zuziak irazeki besteen errainuak argitzeko eta aurkitu zoriz bere gorputzak erretzeko, eta otoiztu zeruak estal dezan inorenganako ifernu madarikatuak.

Jostaketak hauek, ezen serios janzten direnean bait dira irrigarrien.